Ateoen Nazioarteko Federazioa
EXKOMUNIOaren ALDEKO
MANIFESTUA
Actus formalis ab Ecclesia catholica
Gu geu, Ateoen Nazioarteko
Federaziokoak garenok, askatasun osoaz baliaturik eta hurrengo petizioaren esanahiaz ere erabat oharturik eta noraino jo nahi
dugunaz baita konturaturik, Erromako Pontifizeari eta mundu osoko apezpikuei, baita Eliza katolikoko
arduradun goren guztiei, bereziki "Congregatio pro Doctrina Fidei"
delakoari,
HURRENGOA
ADIERAZI NAHI DUGU:
Gure honetan, iraganaldian eta orainaldian, giza historian zehar esistitu diren gorporazio guztietarik hiltzaileen, asasinoen eta hondatzaileena Eliza Katolikoa dela erraten dugu zinez. Bere
pentsakeran baitan, halakoak ikusten baititugu argi eta garbi, batez ere hurrengo hauek: Gorroto eta gerratearen ideologia hutsa, faltsukerien multzo ikaragarria, iruzurrak, kontraerranak, engainoak, ergelkeriak... denak asmaturik eta gauzaturik helburu bakar batera iristeko, pentsamendu aske zein inteligentzia bera deusezteko eta jakina, arrazoimena deuseztu eta ezabatzeko. Moral giristinoaren baitan ikusten dugu argi eta garbi,
plazerra eta imajinazioa neutralizatzea helburu dutelarik, ideologia eta pentsakera kloroformiko moduko bat, geure gizagorputz propioa etsairik hurbilena bilakatuz eta askotan gure gorputza bera gorrotatuz eta era berean sumisioa birtute bihurtuz. Aitasantuaren erresuma hortan, tortura eta gezurraren mezularia ikusten dugu berau,
Vatikanoko Estatu faxistaren interesen txontxongiloa
da, hain zuzen. Apezpiku eta apezteria goren guzi hori, parasito sozial talde bat besterik ez da guretzat, boterezalea eta lapurra. Katolikoteria ala kristau katolikoak gure ustez gizateria
iruzurtua da eta haiengana solidaritatea eta pietatea sentitzen dugu. Terrore erlijiosoaren biktima guzti horien
sufrimentuak egiten zaituzte zuek errudun.
Eta
beraz ageri agerian AKUSATZEN ZAITUZTEGU ondoko
guzti honetaz:
Milioika gizaki hiltzera kondentu izateaz, GIEB/VIH-SIDAri buruzko zuek zabalduriko mezuagatik, ekintza eta ideologiagatik, zinez preserbatiboak eragotziz eta debekatuz. Mota guztietako totalitarismoekin erlazio sinbiotikoak praktikatzeaz, babesteaz, ontzat hartzeaz ezinbestean, eta haien menpeko morroi bilakatzeaz. Asasino erahiltzaile eta tiranoak bedeinkatzeaz. Zuen egia arbuiatu edo
eta dudatan jarri duten emakume zein
gizon guztien kontrako gurutzada santuak antolatzeaz.Ahul guztiak esklabo moduan tratatzeaz. Jeneralak eta Diktadoreak goraipatzeaz. Giza gorputzaren gorrotoa antolatzeaz, zorionaren gorroto eta plazerraren gorrotoa hain zuzen.
Intelijentziari
iruzurra egiteaz berbera intsultatuz, zueneko teologia zaharkitu, zentzugabe eta ganorabakoaren menpean ipintzeko asmoarekin helburu izan zeratelarik. Praktikatzen duzuen moral tetrikoa dela eta,
genero, erlazio eta sentimentuak hierarkizatu izaiteaz. Zueneko fobia guztiak,- ezinbesteko sakratutzat-gainerako
guztiei inposatzeaz. Sistematikoki giza libertate eta askatasun kolektiboei eraso egiteaz. Zuen akordio
diplomatikoak direla medio,
zein Estatuekiko konkordatoak ala botere politikoekiko adoskeriez baliaturik, tregoarik gabe eta inpunitate osoaz Herriak sakabanatzeaz.
Haurreria eta gazteriarekin
trafikatzeaz eta berauekin larrua jotzeaz gain, hortaz
gezurrak erraiteaz, abusatzeaz eta diskriminatzeaz, baita pederastak babesteaz eta ezkutatzeaz. Inkisizioa fundatzeaz gain, eta honek mendeetan zehar pizturiko ehundaka sute horiek oraindik itzali gabe daudelarik,
zientzia eta ezagutza mespretxatzeaz, egitate historikoa ezkutatuz, torturatuz eta zapalduz. Memoria kolektiboa manipulatzeaz. Zuen ideologia haur pentsakeretan injektatzeaz eta beraz betirako gorde nahi izateaz.
Eta gainera,
hortaz ari garela, zera gogorarazten
dizuegu:
Eskubide kanonikoaren kodeak, zeinek arauten dituen zeitzu diren
zuen erakundeko faltak eta isunak, Karol Wojtylak eraberritu zuena hain zuzen, zentsura andana bat ezartzen du zuen "artaldea" ala jarraitzaileak babesteko asmoarekin, hau da, ideia berriei eten
bat ipintzea izurrite bekataria zuen artean zabal ez
dadin. Ezartzen diren isun horietan,
Exkomunioak du garrantzirik
handiena eta beraz, eskatu eta exijitu behar da deliktu larrien guztietan, hala nola, Elizako pentsakeratik kanpo kokatzen diren norbanako guztien kasuan, agintari eklesiastikoek horrela uste dutenean.
Horrela delarik, Kode kanoniko
katolikoaren 1.364S1 art.k
dio fedearen
apostata zein herese ala zismatikoei, exkomunioa "late sentziae"
aplikatu behar zaiela. Era berean 1369 art.k erraten du zera: " Biltzar zein halako bilera
zein ikuskizun sozial batean edo eta komunikabide sozialetatik zehar zein idazki zabal
baten bidez birau bat botatzen duenak,
larriki erasotzen ditu ohitura onak,
larriki iraintzen du eliza katolikoa eta gorrotoa bere kontra
sortzen du eta beraz zigortua izan behar da egokiro. Era berean artikulu 1373k dio exkomunioaz
ere zigortuko dira gorrotoa eta subertsioa zabaltzen dutenak goi karguko elizgizonen
kontra edo eta hauen aginduak ez betetzea aldarrikatzen
dutenak.
Gure Federazioko estatutuetan <http:/www.federacionatea.org/documentos/estatutosasocfida2.pdf
ongi definitzen dira zeintzu helburutara
iritsi nahi dugun geuk, Eliza
katolikoaren eragin soziala eragotzi eta denuntziatu nahi dugu, helburu hauen
barruan beraz, Jainkoarekin loturiko ideiak salatu nahi
ditugu, erlijio guztien barruan kokaturiko arima eta sobrenaturalaren ideiak desagertaraziz, erlijio guztiek aspaldidanik harturiko pribilejio kultural eta sozial guztiak deseginaraziz, era berean pribilejio politiko eta ekonomikoak dituzten horiek salatuz eta apurtuz.
Ateismoa zabaldu eta zientifikoki onar dadin nahi
dugu, eta beraz superstizio erlijiosoak akabatzea nahi dugu, bere inposizioarekin
akabatzea hain zuzen ere, pentsaera askea, zientifikoa eta arrazoiduna nahi dugularik.
HORREGATIK
ADIERAZTEN DUGU:
Apezpiku eta Artzapezpiku, oro har Elizgizonen goi kargudun guztien kongreso eta biltzarretan guztietan arbuiatu eta mespretxatu dute apostasia egiteko aukera, bataio agiriak eta erregistroak izkutuan gorde nahi izan eta nahi dituztelarik, datu pertsonalak gordetzeko ala ezabatzeko dugun legezko eskubideari uko eginez, eta dudarik ez, juztizia tribunaletatik kanpo, arazo hau gerarazi nahi dutela, denoi aplikatu
behar zaigun legeari trufa eginez eta legetik kanpo kokatuz
Eliza katoliko honen ardura eta eginkizuna. Horregatik eskatzen dugu zinez aplika
diezaigutela "latae sententia"-z exkomunio bera, zeren eta eliza katolikoaren zerrenda ofizialetan izan baikinen sartuta, haur txikiak izan ginelarik.
Beraz aldarrika egiten dugu: Deklarazio ofizialaz eta berau idatzita dagoela, Ateoen Nazioarteko Federazioaren kontrako kondena eta exkomunioa egin dezala Eliza
Katolikoak, gure oraingo eta etorkizunean izango diren partaide
guztion kontra baita. Horrela egiten dutenean inongo dudarik ez da egongo gu
geu ez gaudela
sekta horretan , ez garela
segitzaileak eta ez daukagula ezer ikusirik supertxeria horrekin.Beraz ezin gaituztela manipulatu eta auskalo zertarako nahi duten zerrenda
horietan sartu.
ARGUIATU EGITEN DUGU ZINEZ : Zuen doktrina,
zuen kulto liturgikoa, zuen etika eta morala eta zuen pentsakera dogmatiko osoa. Fede katolikoaz APOSTASIA egiten dugu, 1364 art., Eliza katolikoaren kontrako mesprexua garatu eta piztu egiten dugu nahita,
art.1369. Desobedientziari dei
egiten diogu haren kontra, art.1373. Eta gauza guztien gainetik
batez ere, zera, zuen hizkera makiabelikoari eta zuen erraiteko moduei jarraikiz,
MAKINATU EGITEN DUGU
zuen erakundearen
aurka art.1374. Zera: Zuen aktibitate kriminal, egite eta ekintza erahiltzaile, oraingoak eta lehengoak, salatu
eta agerian uzten ditugu, zeinetan egon eta egoten baitira nahasirik apezteria osoa, nahita ala nahita ez, konszientekiro ala konszientekiro ez. Eta beraz
MAKINATZEN JARRAITU NAHI DUGU, GIZARTEAN DUZUEN ERAGINA DEUSEZTEKO, BAI
KULTURAN, ETA BAITA POLITIKAN ERE.
Ateoen Nazioarteko Federazioa
Villava-Atarrabia febrero
2009